Actions au tribunal euskara

FAMILIEK ABIATU PROZEDUREN EMAITZAK


L'aide individuelle des enfants scolarisés
Décision Tribunal Administratif 7 Avril 2011 anonyme
Jugement 30 Décembre 2010 anonyme
Jugement 18 Novembre 2010 anonyme
Ordonnance 4 Novembre 2010 anonyme

Entzunaldi Paueko Auzitegi Administratiboan - 2010 Irailak 4



Nola egin dei Auzitegi Administratibora Akademiak ez duenean AVS notifikazioa betetzen
Nola Egin dei Auzetegi Administrabiora - Prozedura erraztua
Agintze Gutuna



Prentsaurrekoa 2010 irailak 1

APES, Aurreratu, Autisme-TED Côte Basque, Chrysalide eta Integrazio Batzordeak osatzen duten HANDIK, ahalmen urriko pertsona, familia eta lagunen elkarteen Euskal Herriko kolektiboak :

- ahalmen urritasun egoeran diren ikasleen eskolatzea : haur frangorentzat bandera gorria AVSen laguntza faltaz ;

- MDPHaren funtzionamendua : desoreka larria Biarno eta Ipar Euskal Herriaren artean ;

- 2005eko legea bete arazteko ekimen juridikoa eta familiei deialdia.

Ez dugu sekula hain egoera larria ezagutu.

Paueko Auzitegi Administratiboak 2010eko ekainaren 2an eman aginduaren azterketa






Prentsaurrekoa 2010 martxoak 17




APES, Aurreratu, Autisme-TED Côte Basque, Chrysalide eta Integrazio Batzordeak osatzen duten HANDIK, ahalmen urriko pertsona, familia eta lagunen elkarteen Euskal Herriko kolektiboak :

- bere haserrea agertzen du ahalmen urriko haurren eskolatzeko AVS (Bizitza Eskolarrerako Laguntzaileak) zerbitzuaren okertzeaz :

- gaur egun departamenduan 30 bat haurrek ez dute CDAPH (Commission des Droits et de l'Autonomie des Personnes Handicapées) batzordeak onartu dien AVS laguntzailerik, arlo honetan Akademiako Ikuskaritzaren diru kontua agortua delako. Hexagono osoan 4000 dira kasu horretan diren haurrak ;
- arrazoi berarengatik ez baitira ama oporretan edo eri direnen postuak ordezkatuak, 8 haur ez dira gehiago segituak ikasturte hastapenean hala zirelarik ;

- bere arranguren berri eman nahi du :
- alde batetik Paris aldean AVS funtzioa zinezko ofizio iraunkor bihurtzeko negoziaketak geldituak dira laguntza dispositibo horren etorkizuna dilingo ezarriz ;
- bestetik heldu den eskola sartzean AVS postu batzuen ez berritzea eta beraz kentzeko arriskua aipu da haur batzuk laguntzarik gabe edo murrizturik utziz ;
- azkenik AVSak oraino motzagoak eta prekarietate handiagoa duten EVS postuz ordezkatuz sistema osoa da ahultzen ; ;

- egoera hori publikoki salatzen du : AVS postu sortze berririk ez aurten eta daudenen gain mehatxuak heldu den urterako beharrak goiti doazelarik. 2005eko legeak aldarrikatzen dituen eskubideen bermatzeko borondate politikorik ez da, ondorioz legeak finkatzen duen eskolatze obligazioa obratzeko diru mediorik ez da ematen ;

- kolektiboaren ekimenez eta sostenguz 7 familiak abiatu urratsaren berri jakin arazten du : Ikuskaritzan ezarri errekurtsoak ez baitu ondoriorik izan (alabaina Akademiak gabezia kudeatu behar du), Auzitegi Administratiboan errekerimendua pausatuko dute estatua beraren legearen bete araztera kondena arazteko gisan.

2005eko legeak baitio, konpentsazio eskubidearen izenean, ahalmen urriko pertsonei beren beharren araberako laguntzak ekarri behar zaizkiela, familiek eta HANDIK kolektiboak Ministerioak eskubide horren errespetatzea baizik ez dute eskatzen, eta hori lehen bai lehen.