Zer da Handik

HANDIK kolektiboa 2009ko urtarrilean sortu da eta, mementoko, Euskal Herrian kokatuak diren 5 elkartek osatzen dute, ahalmen urritasun egoeran diren pertsonak, haien familiak edota lagunak biltzen
dituztenak.

    • A.P.E.S. Côte Basque.
    • Aurreratu.
    • Autisme TED Côte Basque.
    • Chrysalide.
    • Integrazio Batzordea.

Nolabait behatoki eginkizuna beteko du eta, behar orduan, handikaparen egoeraz Euskal Herrian bere oharrak plazaratuko ditu, bere iritzia, ekimenak edota proposamenak.


Zertarako sortu da :

Hobeki elkar ezagutu, informazioak elkarri trukatu eta elkarrekin gogoetak eramateko.

Elkarte bakoitza sail berezi batean ari baita, sailen arteko loturak sortzeko eta handikapa nola adin ezberdinen arteko trenkadak baino haratago joateko.

Jendartearen sentsibilizazio lana indartzeko.


Zer zede du :

    • Ahalmen urritasun egoeran handikdaudenen sozializazioa eta garapena errextuko dituzten bitartekoak ikertu, bideratu, zabaldu eta hobetzea, besteak beste hezkuntza arloan, bizi profesionalean, kultur eta kirol jardueretan aritzea ahalbidetuz …

    • Pertsona hauek eta beren familiak lagundu, sostengatu eta hauen ordezkari izatea.

    • Jendartean duten irudia hobetzea informazio eta komunikazio bideak erabiliz.

    • Mugaz gaineko harremanak baliatzea aitzineko helburuen lortzen laguntzeko gisan.

Qui le compose :

    • A.P.E.S. (Haur gorren gurasoen elkartea).
    1 Allée des Capucines 64600 Anglet
    apescotebasque@yahoo.fr

    • Aurreratu (Irun, Hondarribia eta Hendaian ahalmen urriko haur eta gazteentzat ekitaldi ludikoak antolatzen dituen elkartea).
    Iparraguirre 14 20305 Irun (Guipuzcoa)
    www.aurreratuelkartea.org
    aurreratu.elkartea@wanadoo.fr

    • Autisme TED Côte Basque (Garapenaren Nahasmendu Trabagarriak edo autismoa duten haurren gurasoen elkartea).
    Route de Labastide - RD 123 64240 Urt
    www.autismetedcb.info
    autismetedcb@free.fr

    • Chrysalide (Trisomia edo adimen urritasuna duten pertsonen eta haien familien sostengu elkartea).
    Le Forum 10 Place Emlinger 64100 Bayonne
    www.association-chrysalide.org
    asschrysalide@wanadoo.fr

    • Integrazio Batzordea (Iikastoletan eskolatuak diren ahalmen urriko haurren guraso eta lagunen elkartea).
    16, Avenue Larregi 64500 Saint Jean de Luz
    integrazio.batzordea@wanadoo.fr